Gaixotasunen diagnostikoetarako adimen artifizial esplikagarria aplikatzeko eredua ikertu du tesi batek | El Diario Vasco

2026/09/15

15/09/2026 a las 14:12h.

Adimen artifizialak gero eta garapen handiagoa edukitzen ari da, baina hala ere, profesional batzuek eguneroko lanean erabiltzeko orduan fidagarritasun gutxi ematen diote. Hori gertatzen da esaterako medikuntzan; izan ere, ikaskuntza automatikorako tresnek eta gero eta konplexuagoak baina, aldi berean, zehatzagoak, diren algoritmoen erabilerak profesionalen atzean dagoen arrazoibidea ulertzea zailtzen du eta, ondorioz, emandako erantzunaz fidatzea ekiditen dute. Mesfidantza horri aurre egiteko, Amaia Pikatzak Deustuko Unibertsitatean aurkeztu duen tesiak 'adimen artifizial esplikagarria' aplikatzea proposatzen du.

Horren bidez, medikuntzako eta psikologiako profesionalek adimen artifizialeko tresnak emandako erantzunaren zergatia ezagutzeko behar den interpretagarritasuna gehitzen dio erantzunari, medikuntzaren, psikologiaren eta ebaluazio kognitiboaren arloan hartzen diren erabakiak justifikatzeko gai direnak. «Azalpena algoritmoaren barruan integratzean, iragarpen bakoitzaren atzean dagoenaren arakatze gardena eskaintzen zaie espezialistei», adierazi dute. Adimen artifizialaren 'kutxa beltza irekitzea' deitzen zaio metologia horri, eta horrek ahalbidetzen die profesionalei ulertzea zergatik iragartzen duen paziente bat berriz ospitaleratzea edo gaixotzea. Helburua adimen artifialak erreminta lagungarri eta fidagarri bihurtzea da.

Tesia garatzeko Pikatzak egindako ikerketaren baitan, lau arlotan aplikatu du metodologia: bihotz-gutxiegitasunean, paziente pluripatologikoetan, elikadura jokabidearen nahasmenduetan eta giza sormenean. Horrela, ohiko teknika estatistikoei beste hainbat faktore gehituta, bihotz gutxiegitasuna zuten pazienteen kasuan, esaterako, teknika estatistiko tradizionalek baino %30 zehaztasun handiagoarekin aurreikusi ahal izan zuten zein paziente zehatz ospitaleratuko ziren berriro alta jaso eta 30 egunera. Paziente pluripatologikoetan ere, pronostikoaren zehaztasuna hobetzeaz gain, ingurune soziala eta ongizatea faktore erabakigarriak direla ondorioztatu zuen.