Iruñako erromatar garaiko historiari buruzko ikastaro irekia antolatu da irailaren 24tik 27ra | El Diario Vasco

2026/09/04

04/09/2026 a las 14:07h.

Duela 2.100 urte sortu zen Pompelo hiria, gerora Iruñea bihurtu dena. Inguruan, beste hainbat herrixka zeuden Erromatar garaian gaur egungo Nafarroan, eta horien artean ospetsua egin da Irulegi bertan aurkitu diren aztarnengatik. Azken hamarkadatan egin diren ikerketek azaleratu dutena eta ondorengo euskal herritarrengak izan duten eragina ezagutarazteko 'Irulegitik Pompelora. Hiri baten sustraiak' ikastaroa antolatu dute Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Iruñeko Udalak.

Ikastaroan publiko orokorrari zuzendua egongo da, sarrera librearekin, eta hitzaldi zein ekitaldi dibulgatiboak barne hartuko ditu. Bertan, nazioarteko unibertsitateetako zein ikerketa zentroetako adituek parte hartuko dute orain arte lortutako ezagutzak partekatzeko. Civivox Pompelo gunean egingo diren hitzaldi zein mahai-inguruen bitartez, erromatarren munduaren eraginaren ondoren baskoien lurraldearen trantsizioa eta eraldaketa aztertuko dituzte hiru eguneko ikastaroan, irailaren 24tik 27ra. Ikastaroan lekua erreserbatu nahi dutenek, www.aranzadi.eus webgunearen bitartez izena eman ahal izango dute.

Besteak beste, lehenengo egunean, irailaren 2an, 'Pompeyo eta Pompeloren fundazioa'-ri buruz hitz egingo du Zaragozako Unibertsitateko Francisco Pina katedradunak eta 'De Irulegi a Pompelo, los orígenes de una ciudad' liburu monografikoa aurkeztuko da, Civivox Pompelon joan zen urtarriletik ikusgai dagoen erakusketan oinarrituta. Hurrengo egunean, berriz, Ponpeio hiriaren aurreko bizitza landuko da eta hilaren 26an, Erromatar Inperioa iritsi ondoren sortutako egoera jorratuko da. Igandean Irulegiko aztarnategira egingo den bisita gidatuarekin amaituko da ikastaroa. Ilundaingo aparkalekutik aterako da taldea 9:30ean, oinez, aztarnategiraino, eta goiz guztiko bisita gidatua egingo dute bertako arkeologia-taldeko kideek.