Murriztearren gazteentzako praktika programarako deialdia ireki du Basque Circular Hubek | El Diario Vasco

2026/09/04

04/09/2026 a las 14:07h.

Euskadiko enpresa txiki eta ertainetan, ekonomia zirkularra eta karbono aztarnaren murrizketa bultzatzeko Murriztearren programako edizio berri baterako deialdia ireki du Basque Circular Hub zentroak. Ihobe agentziak kudeatzen du zentroa eta enpresei ekonomia zirkularreko zerbitzu aurreratuak eskaintzen dizkie. Programak arlo horretan espezializatutako gazte talentua enpresetan txertatzea da praktikaldien bitartez, aldi berean ETEen ekonomia zirkularrerako eta karbono gutxiko baterantz bizkortzea sustatuz.

Murriztearren 2026 programan gehienez ere 13 gaztek parte hartuko dute, eta praktikaldia hasi aurretik 60 orduko prestakuntza tekniko espezializatua jasoko dute ekonomia zirkularrean, karbono-aztarnan eta trantsizio-arriskuen kudeaketan. Praktikak sei hilabetez luzatuko dira ETEetan, Ihoberen laguntza teknikoa eta tutoretza espezializatuarekin. Erakundeek datorren irailaren 26ra arte dute eskaera aurkezteko www.ihobe.eus webgunearen bitartez.

Aurtengo deialdian hiru proiektu modalitatetan parte hartzeko aukera izango dute enpresek. Lehenengo modalitatean sartuko dira oinarrizko karbono-aztarna neurtzeko proiektuak. Bertan, ETEen karbono aztarna kalkulatuko da, besteak beste,Ihoberen Climate & Circularity Calculator tresna erabiliz, eta zientzian oinarritutako deskarbonizazio-helburuak definituko dira eta isurketak murrizteko lehen plan bat prestatuko da.

Bigarren modalitatean erakundeak hurrengo pausua emateko prestatuko dira, hau da, karbono-aztarna kalkulatuta dutenen kasuan, balio-katearen zeharkako isurketetan sakonduko da. Horrela, erositako ondasun eta zerbitzuetan, kapital-ondasunetan eta jardueretan sortutako hondakinak eta, era berean, zirkulartasunarekin lotutako isurketak murrizteko aukerak identifikatuko dira eta erabilitako datuen kalitatea hobetzeko ekintzak planteatuko dira.

Azkenik, ekonomia-zirkularrerako trantsizio-arriskuen kudeaketa sustatzeko programa landuko da, enpresek ekonomia zirkular eta karbono gutxiko baterako trantsiziotik eratorritako arriskuak identifikatu, ebaluatu eta lehenetsi ditzaten.