04/09/2026 a las 14:08h.
Urak pixkanaka-pixkanaka, lurrean higadura sortzen duela ezaguna da. Hainbat ibai eta errekatan nabaritu daiteke, eta esanguratsua da toki batzuetan sortu dituzten arroilak. Horren adibide da, esaterako, Coloradoko Arroila Handia. Etxetik gertu, Euskal Herriko Unibertsitateko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia saileko ikertzaileek aurkitu dute Pirinioetaraino doan mendikatearen bi isurialdeen artean 88 metroko erliebe-diferentzia dagoela.
Diferentzia hori Mediterraneo isurialdean higadura gehiago egon delako gertatu da, mendiek oreka bila mugitzen jarraitzen dutelako. Hau da, plaka teknonikoen ondorioz mendiak sortu ondoren, mantuaren gainean flotatzen geratzen dira, eta plakaren pisua arintzen denean, ibaietako urek sortzen duten higaduraren ondorioz, erliebeak gora egiten du, doitze isostatiko deitzen den fenomenoa.
Ikerketa egiteko, Eusko-kantauriar isurialdeko zein mediterranear isurialdeko 35 arrotako ibaiak aztertu dituzte, metodologia klasikoak eta modernoak erabilita, eta arlo honetan munduan egin den lehenengo ikerketa osatu dute. «Orain arte mundu mailan ez da horrelako ikerketa asko egin. Batez ere eremu glaziarretan egin dira. Hemen gertatu den doitze isostatiko ia guztia ibaien higadurak eragindakoa da, eta ibaiek eragindako higadurarekin lotutako ikerketarik ez da ia egin».
Egindako kalkuluen arabera, isurialde atlantikoan 2.019 kilometro kubiko arroka higatu da eta mediterraneoan 1.408 kilometro kubikokoa.
Horrek eraginda, «isurialde atlantikoa gehiago higatu da eta horrek altxamendu isostatiko handiagoa eragin du bertan. Gutxi gorabehera, erliebea 255 m altxatu da isurialde atlantikoan, eta 167 m mediterraneoan. Beraz, mendikatearen bi isurialdeen arteko altxamenduan 88 m-ko aldea dago», azaldu du Iban Martín Martín EHUko ikertzaileak. Ildo horretan, «higadura handia bada ere, oraindik higaduragatiko deskarga bat gertatuko da, hau da, arroka gehiago higatuko dira gainazaletik, eta, horrenbestez, erliebea gehiago altxatuko da», gehitu du.
Ikerketak, datu zehatzak lortzeaz gain, ibaiak nola garatu diren ulertzeko aukera eman die ikertzaileei, besteak beste, Jaizkibeleko itsaslabarrak edota Nerbioi ibaiaren ur-jauzia nola sortu diren erakutsiz. «isurialde atlantikoa gehiago higatu da eta horrek altxamendu isostatiko handiagoa eragin du bertan», dio ur-jauziari buruz, «oso eremu txiki batean, 40 edo 50 km-ko distantzian adibidez, sekulako kontrastea ageri da topografiaren eboluzioan».